Errausketaren aurkako astea

Guaixe 2015ko mai. 12a, 09:37

Amalurraren defentsan, errausketarik ez! lelo hori du gaur hasi eta larunbata bitarteko egitarauak. Hau errausketaren aurkako astea izendatu dute 3 Mugak Batera plataformak eta Altsasuko Gazte Asanbladak. Olatzagutiko porlandegiak ekoizpen prozesuan erregai gisa hondakinak erabiltzeak, besteak beste, naturan eta osasunean dituen ondorio kaltegarriez ariko dira astean zehar. Baita bestelako energia eredu baterako proposamena zabaltzen ere.

Egitaraua
Maiatzak 12, asteartea
19:30ean Mana kanchu dokumentala, gaztetxean.

Maiatzak 14, osteguna
19:00etan Nafarroako burujabetza energetikorantz. Hizlaria: Martin Zelaia. Gaztetxean.

Maiatzak 15, ostirala
19:00etan Nola dago errausketaren kontua gaur egun? Hizlaria: 3MB. Gure Etxea eraikinean.

Maiatzak 16, larunbata
10:30ean Iruñera joateko hitzordua autobus geltokian.
12:00etan Erregimena kanpora manifestazioa Iruñean.
14:30ean Bazkaria Zubi-ondo elkartean.
Ondoren, herrian barna, parodia.
20:30ean Kontzentrazioa udaletxe parean.
23:00etan Kontzertua: Estu & Larri. Gaztetxean.