PPren Altsasuko alkate-gaia Carlos Lopez Garcia da, Guadalix de la Sierrakoa (Madril) eta soin hezkuntzako irakaslea da. Sorterriko gazteria popularretako burua, 14 urteetatik dago alderdi popularrean. Bere herriko udala laguntzen aritu da eta kudeaketan hori da duen eskarmentua. Kirol Hego Euskal Herrian alderdiak zerrendetarako jendea behar zuela eta bere burua aurkeztu zuen.
Ilusioz hartu du erronka. Lopezek onartzen du “paraxutista” izan litekeela, “baina benetan bokazio publikoa duen pertsona batek ez du zergatik bertakoa izan behar besteak lagundu nahi izateko. Herritarren alde lan egitera nator”. Azken hiru astetan astero lautan etorri izan da Altsasura, herria eta herritarrak ezagutzeko. Aurretik Altsasutik zuen erreferentzia bakarra Sanfermintara joateko herritik pasatzen zela.
Bere lehentasunen artean ekonomia aktibatzea dago, bai enpresak erakartzeko neurriak sustatuz baita komertziorako jendea erakartzeko ere. Udal zerbitzuak (Iortia, Zelandi, musika eskola, kirola) mantentzea. Ez da bertakoa izan behar premia nagusiak horiek direla ikusteko”. Berrikuntza eta garapena, kirol eta ingurumen proposamenak ere baditu Lopezek. Nafarroako Gobernuak Sakanaz gogoratu beharra duela ere aipatu du.