Kimuen Futbol 8 Topaketen azken jardunaldia jokoan

Guaixe 2015ko mai. 16a, 14:39

Bihar, igandean, 18. jardunaldia jokatuko da, azkena

Bihar, igandean, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Kimuen Futbol Txapelketako 18. jardunaldia hartuko du Altsasuko Dantzalekuk, denboraldiko azkena. 10 talde lehiatu dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

18. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Urdiain – Arbizu
11:30ean: Mediolanum – Dantzaleku
11:30ean: Tipi Tapa – Sayas
12:30ean: Lagun Artea – Txartel
12:30ean: Sutegi – Kaixo