Pinturarekin ikasten eta saltseatzen

Guaixe 2015ko mai. 18a, 08:09

Itziar Nazabalen arte eskolaren erakusketa gaurtik maiatzaren 31ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean.

Itziar Nazabalek bere ikasle guztien lanak erakusteko asmoa du hurrengo hamabostaldian. “Batez ere etorkizuna diren txikiei aparteko ilusioa egiten die”. Nazabalek aurreratu digunez, “gauza interesgarriak ikusteko aukera izanen da”. Hiru urtetik aurrerako margolari ikasleen lanak izanen dira Iortian ikusgai izanen direnak. “Teknika ezberdinekin egindako lanak dira: marrazketa, pintura, nahasia… sormena landu eta zabaltzeko bidea eman nahi diet ikasleei”.