Rockanroll zirriborroak

Guaixe 2015ko mai. 15a, 12:23

Larunbatean, 23:00etan, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean Garabatosen kontzertua.

 

Rock & roll gogoko duen boskote bat da Garabatos taldea: Irati Lasak (ahotsa), Asier Palominok (baxua), Iñaki Gascok (gitarra), Gaizka Ocañak (gitarra) eta Mikel Manerok (bateria). Guns and Roses, Marea, ACDC, Platero y Tu, Los del Rayo… moduko taldeen doinuen zale, bertsioak egiten dituzte, oraingoz. Guztiak ere bestelako musika proiektuetan aritu izan dira. Mikel, Gaizka eta Asier, esaterako, Revolta taldean aritu ziren. Asier, gainera, beste zenbait taldetan jo izan du. Irati, bestalde, Etxarriko abesbatzan abesten zuen. Iñaki Los del Rayorekin aritua da.

Estilo ezberdinak gustuko zituztelako, Gaizkak eta Mikelek Revolta taldea uztea erabaki
Altsasuko festetan. Mikelek Iñaki ezagutzen zuen. Bateria jolea zen eta gitarra jotzen zuela bazekien, gainera estilo berdinak gustuko zituen. Gaizka, Iñaki eta Mikel, denbora-pasa, elkarrekin jotzen hasi ziren. Proiektuak aurrera egin zezakeela eta abeslari bila hasi zen hirukoa. Baina langintza zaila suertatu zen eta baxu jolea bilatzeari ekin zioten. Iratik jotzeari ezezkoa eman zion, baina kantatzeko prest azaldu zen. Laukoteak jakin zuen Asier talde batean jotzeko gogoz zebilela eta gitarra baxuagatik ordezkatu zuen.

Boskotea osatuta, gazte txokoko entsegu lokaletan entseatzeari ekin zion. Bi talde kide altsasuarrak ez izateak eta ikasketak tarteko, entseatzeko denbora gutxi dutela diote, “hala ere, ostiralero entseatzen saiatzen gara”.

Filosofia klasean
Taldearen izena halako batean sortu zela azaldu digute taldekideek: “Fitoren kanta batean pentsatzen ari zela Mikeli bururatu zitzaion. Klase produktiboa izan zen. Izen erraza da eta guztiok gogoko dugu”. Kontzertu gehiago emanen lituzke taldeak gustura.