Bizikleta festa antolatu dute

Guaixe 2015ko mai. 20a, 14:00

Maiatzaren 31n, Altsasun. Maiatzaren 26a baino lehen eman behar da izena

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Immigrazio zerbitzuak bizikleta festa antolatu dute Altsasun, maiatzaren 31rako. Ekimena antolatzeko ondoko talde eta entitateen laguntza izan dute: Altsasuko Udala, Barranka Txirrindularitza Taldea, Berri Bikes denda, Muruzabal bizikletak eta Altsasuko, Urdiaingo eta Olaztiko ikastetxeak, Zelandi, Iñigo Aritza, Jesusen Bihotza, Domingo Bados eta Urdiaingo herri eskola, hain zuzen.

Ibilbidea, herri jolasak eta tailerrak
Altsasuko Iortia plazan burutuko da bizikleta festa, maiatzaren 31n. Eguraldi txarra egiten badu, aldiz, Burunda pilotalekuan. Goizeko 9:30ean 2 orduko bizikleta ibilbide erraza prestatu da. Kaskoa, mendiko bizikleta eta ogitartekoa eraman beharko dira eta aurretik bizikleta puntuan jartzea eskatzen da. Ondoren, 11:30ean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailendako ikasleendako herri jolasak antolatu dira. Aldiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoek bizikleta konpontzeko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Jarraitzeko, 12:30ean jostailuen eta kirol materialaren trukea egiteko aukera izango dute guztiek, eta, bukatzeko, 13:00etan auzatea izanen da eta partaide guztien artean oparia zozketatuko da.

Aurretik izena eman behar da
Maiatzaren 26a baino lehen, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866) edo immigrazio zerbitzuan (648 070 710).