Altsasuko suhiltzaileen parketik 20 baso-sute baino gutxiago itzali dituzte neguan, ilbeltza eta apirila bitartean. Halako esku-hartze gutxien izan duten parkeetako bat izan da Altsasukoa. Nafarroan neguko baso suteen kopurua %30 jaitsi bada ere, kaltetutako hektarea-kopurua % 10 igo da joan den urtearekin alderatuta (2014an 329,58, eta 2015ean 361,14,).