Inauteriaren berri Granollersen ematen

Guaixe 2015ko mai. 21a, 09:01

Altsasuko segiziokoak dantzan. Argazkia: www.reusdigital.cat

Granollersgo Jasokundearen feria eta festak ospatu dituzte asteburuan. Ongia eta gaizkia festan lelopean kalejira egin zuten gonbidatutako bost taldek. Haien artean Altsasuko inauteriko segizioa zegoen. Igandean parte hartu zuten segizioan. Etxera bueltakoan autobusa matxuratu eta gauerdia ongi sartua iritsi ziren Altsasura. Inauteri batzordekoak, bestalde, apirilaren 25ean Riezun izan ziren, Altsasuko inauteria ezagutzera ematen.