Zelaia Nafar folklorearen egunean

Guaixe 2015ko mai. 21a, 13:19
Enrike Zelaia Nafarroako Folklore Egunean parte hartu zuen. Argazkia: Nafar Folklore Funtsa.

Doneztebek igandean Nafarroako Folklore Egunaren aurreneko edizioa hartu zuen. Nafar Folklorearen Funtsak egun guztirako egitaraua antolatu zuen. Folklorearen makina bat herri adierazpenekin osatu zuten egitaraua: zanpanzarrak, trikitilariak, erraldoi eta buruhandiak, txistulariak, dantzariak, txalaparta, jota kantariak, akordeoilariak, bertsolariak eta abesbatza. Ekitaldia Enrike Zelaiaren emanaldiak despeditu zuen.

Zelaiak berriki bi omenaldi jaso ditu. Bata iparraldeko akordeoilariek eskaini zioten Azkainen. Omenaldian, jakina, denek akordeoia jotzen bukatu zuten. Bestalde, maiatzaren 10ean Mendabian elkartu zen Zainzuriaren Kofradiak eta Enrike Zelaia ohorezko kofrade izendatu zuten.