Aniztasun ikasgaian, oso ongi

Guaixe 2015ko mai. 21a, 19:36

Aniztasunaren Astea hartu zuen Zelandi eskola publikoak pasa den astean. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuko Bego Zestau Baraibarrek esan digunez, “ 450 ikasleek munduko bazter anitzetako hainbat kontu ezagutzerik izan zuten, bertako jendeak zuzenean erakutsiak”.

Ikastetxeak ekimenarekin izandako inplikazioa aipagarritzat jo du Zestauk: “gela bakoitzak, aniztasuna eta elkarbizitzarekin zerikusia duen esaldi bana prestatu baitzuen aniztasunaren asterako”. Inplikazioaren adibidetzat jarri du ere gurasoek eta irakasleek astean zehar munduko kondairak, mitologia, ospakizunak, hizkuntzak eta jakiak ezagutu eta dastatzeko aukera izan zuten (Maroko, Brasil, Portugal, Errumania, Euskal Herria, Galizia, Madril, Kantabria, Bulgaria, Tunez, Frantzia…)

Zestauk jakinarazi digunez, antolatzaileak, parte-hartzaileak eta zuzendaritza egindako lanarekin “oso-oso pozik” gelditu direla; “elkarri eskerrak emanez eman zitzaion bukaera aste berezi eta aberasgarri honi, eta datorren urterako bidea, asmoa, gogoa eta erronka agerian geratu ziren”. Immigrazio Zerbitzutik antolakuntzan ibilitakoei eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman eta zoriondu egin dizkiete.
 
Ikasleek landutakoak
Bulgariako zorte ona ematen duten eskumuturrekoak, Marokoko hennaren zergatia eta moduak, Migrazioen prozesuak, jatorriak eta munduko hara honako mugimenduak; ikasleen izenak hizkuntza ezberdinetan nola den jakitea eta (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelera, bulgariera, araibera, eta txinera) munduko txoko anitzetako gauzen erakusketa (jantziak, jakiak, tea egiteko pote eta ontziak, txokoetako argazkiak…).