Pintxo Feriaren bigarren itzulia

Guaixe 2015ko mai. 22a, 10:06

Xurrut elkarteko sei tabernek pintxo berezi bana eskainiko dute asteburuan 

 

Ohi baino mugimendu gehiago eragin zuen pasa den asteburuan Pintxo Feriak. Alde Zaharreko tabernariak elkartzen dituen Xurrut elkarteak antolatuta, sei tabernetako sukaldeetan prestatutako gutizia bana dastatzeko aukera izan zen aurreko asteburuan. Galdu zuenak asteburu honetan du aukera. Beti ere, 19:00etatik aukera. Gainera, pintxo goxoak dastatzearekin batera zozketetan parte hartuko dute. Xurrutetik Arkangoa, Gautxori, Koxka, Lezea, Xume eta Urtzi tabernetatik pasatu eta miniaturazko gastronomiarekin gozatzeko gonbita egin dute.