Erkudengo Ama abesbatza Asturiasen

Guaixe 2015ko mai. 22a, 12:13

Larunbatean, 20:00etan, Grandako elizan kantatuko du, XIV. Emcore topaketan.

 

Altsasuko abesbatzak bihar musika erregionaleko talde koralen topaketan parte hartuko du. Grandako abesbatzak, Asturiasko Abesbatzen Federazioak eta Xixongo Udalak antolatutako topaketa horretan Erkudengo Ama abesbatzarekin batera Coral Padre Coll eta Coral del Liceo de Naviako dira.

Altsasutik bost piezako errepertorioa eramanen dute. Emanaldia, hala ere, aurreskua kantatuz eta dantzatuz hasiko dute. Ondoren, Mendirik mendi euskal doinua, Swing low beltz espirituala, Rasmaninofen Ave Maria, Asturiasko No llores ne sehaska kanta eta Andaluziako Zorongo abestiak kantatuko dituzte.

Hari laukotea
Asturiastik bueltan Erkudengo Ama abesbatza heldu den hileko emanaldia prestatzen hasiko da buru-belarri. Garagarrilaren 13an, elizan, musika sakroari buruzko monografikoa eskainiko du Altsasuko abesbatzak, erlijio musikaren barnako ibilbidea eskainiz. Emanaldi horretan Gasteizko Ariadna hari laukotearen laguntza izanen du Erkudengo Ama abesbatzak.