Teatreves sariak banatuak

Guaixe 2015ko mai. 27a, 16:45

Altsasuko Amateur Antzerki Zikloaren, Teatrevesen, antzezlan bakoitzaren ondoren Tarima Beltza taldeak sari bikoitza zozketatu du. Altsasuko Dendari Elkartearen establezimendutan 30 euro gastatzeko txartela eta Xurrutek, Alde Zaharreko tabernarien elkarteak emandako ardo botilek osatu dute saria. Larunbatean despeditu zuen zikloaren bosgarren edizioa Deikazteluko Atarapanta antzerki taldeak Tres sombreros de copa antzezlanarekin. Haren ondoren, Tarima Beltzako kideek saria eman zioten Maria Jesus Somocurciori.