Altsasuko jubenilak, lehen mailara igotzeko borrokan

Guaixe 2015ko mai. 28a, 09:39

Larunbatean Tuterako Lourdes izanen dute aurkari Dantzalekun, 17:30ean

Nafarroako jubenilen 2. mailako ligan Doneztebe (68 puntu) eta Altsasu (64 puntu) sailkatu ziren lehenak. Horrela, lehen mailara igotzeko igoera faserako sailkatu ziren altsasuarrak, eta hor dabiltza lehian. Larunbatean igoera faseko lehia garrantzitsua du Altsasuk Tuterako Lourdes taldearen kontra. Partida Dantzalekun jokatuko da, 17:30ean. Altsasuko zaleak Dantzalekura hurbiltzeko deia egin du Sociedad Deportiva Alsasuak, talde gorritxoa animatzeko.

Bestalde, haurren 2. mailako lehen multzoan txapeldunak fasea (1-4 postuak) jokatzen ari da Altsasu taldea. Larunbatean, 12:30ean, Antsoainen, Gazte Berriak taldearen kontra ariko da Altsasu. Ea gauzak ongi dagokien altsasuarrei.