Udalak ONCEren elkartasun sarietako bat jaso du

Guaixe 2015ko mai. 28a, 10:31

ONCEk udalaren Gu geu gazte programa, behar bereziak dituzten gazteendako aisialdi programa, saritu du.

Atzo arratsaldean banatu zituen Nafarroako ONCEk III. Elkartasun Sariak. Administrazio publikoaren arloan egindako lanaren aitortza jaso du Altsasuko Udalak. Ezgaitasunaren prebentziora, errehabilitaziora eta inklusiora, arlo guztietan irisgarritasun unibertsalera eta oztopoak kentzeko hainbat programen artean Altsasuko Udalarena aukeratu zuten ONCEko ordezkariek, Gu geu gazte programaren ezaugarriak ere nabarmendu zituzten: zeharkakotasuna eta aisia inklusiorako motore gisa hartzea. Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak jaso zuen saria.