Festak iragartzeko kartel lehiaketa Altsasun

Guaixe 2015ko eka. 1a, 08:16

Altsasuko Udaleko Kultura Zerbitzuak festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, haur eta helduen maila duena. Batzuek eta besteek euren sormen lanetan honako testua gehitu beharko dute: Altsasuko festak 2015 – Fiesta de Alsasua 2015. Helduen mailan edozeinek parte hartu dezake, baina gehienez bi proposamen egin ditzake. Beti ere, originalak. Lanak A3 edo 70 cm-ko altuera eta 50 cm-ko zabalerako tamaina izan behar dute eta euskarri gogor batean aurkeztu beharko da.

Festetako egitarauaren kontrazalean jarriko dute txikien lehiaketan hautatutako lana. Hartara Altsasuko ikastetxeetako LH eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleak aurkeztu daitezke. A3 tamainako kartulina bertikalean egin behar dituzte euren lanak. Irabazleak 60 euroko saria jasoko du.

Plika sistema erabiliz aurkeztu beharko dira lanak Iortia kultur gunean. Haurren mailako epea garagarrilaren 19ko 14:00etan despeditzen da. Helduena, berriz, garilaren 16ko 14:00etan. Azken maila horretan hiru kartel finalista aukeratuko dira eta garilaren 22tik 30era eginen den herri bozketa bidez erabakiko da zeinek iragarriko dituen Altsasuko festak. Irabazlearendako 600 euroko saria izanen da.