Geroa Baiaren Herriguneak euren zerrendak igandean botoen bitartez jasotako altsasuarren babesa eskertu du. Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta parte hartzea igo dela eta “guztiok zoriontzeko arrazoia da”. Lortutako emaitzen ondoren, Geroa Bai-k alkatetza eskuratzeko erronkari aurre egin nahi dio eta gaurtik aurrera Altsasuko Udaletxean ordezkaritza lortu duten alderdi politiko guztiekin kontaktuan jarriko da, guztiekin elkartzeko xedearekin.