Igandeko hauteskundeek Nafarroako Parlamentuaren osaera berria ekarri dute eta 50 parlamentarien artean hiru altsasuar izanen dira. Hirugarren legegintzaldia eginen du EH Bilduko Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Salak. Koalizioko kide den Esther Korres Bengoetxea ere parlamentari aukeratua izan da. Geroa Baiko hautetsi berrien artean Unai Hualde Iglesias dago. Aurrekoan Fernandez de Garaialde eta Lourdes Goikoetxea Zubelzu izan ziren.