Mintzodromo azokan

Guaixe 2015ko eka. 2a, 19:22

Korrikaren kontura beste mintzodromo bat egin zen Altsasun.

Bihar, 10:30ean, Altsasuko azokan AEKk antolatuta, sakandarrak parte hartzera eta ikasleekin euskaraz hitz egitera animatu dituzte.

Sakanako AEKren Itsasi euskaltegiko ikasleak bihar plazara aterako dute ikasitakoa, euren euskara. Mintzodromoan eginen dute hori. Halakoetan ohi denez, jendea taldetxoetan elkartuko da eta proposatutako gai bati buruz hizketatuko da. Denbora tarte bat pasatu ondoren, taldeak desegin eta berriak sortuko dira. Horrela, euskaldun gehiago ezagutzeko aukera dute parte-hartzaileek. Mintzodromoaren helburua euskara plazara ateratzeko eta erabilera bulkatzea da.