Altsasuko dantza topaketa

Guaixe 2015ko eka. 3a, 07:37

Gimnasia erritmikoko erakustaldia ere izanen da.

Gaur, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean herrian praktikatzen diren hiru dantza motekin gozatzeko aukera izanen da.

Euskal dantzak, dantza garaikidea eta gimnasia erritmikoa. Hiru horiek ikasteko aukera dago Altsasun. Haietan ari diren ikasleak dantza jaialdia eskaintzeko elkartuko dira. Dantzari talde bakoitzak 20 bat minutuko tartea izanen du Iortiako eszenatokitik dakiena erakusteko. Topaketan ikusiko diren koreografiak Altsasuko dantza ikasketen erakusketa bihurtuko dira. Altsasuko Udaleko Kirol Zerbitzuak sustatu du dantza topaketa, bigarren urtea duena.