Ikasitako dantza pausoak erakusteko garaia

Guaixe 2015ko mai. 29a, 14:33

Domekan, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

 

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan ari diren dantza ikasleek ikasturte akaberako jaialdia eskainiko dute. Aurrekoetan dantza tradizionalez osatutako jaialdia eskaini izan dituzte eskolako ikasleek. Oraingo honetan, berriz, dantza tradizionala oinarri izanda sortutako koreografia berriak eskainiko dituzte. Iñaki Agirre Larrazarekin trebatzen ari diren 100 bat ikasle ariko dira Iortiako eszenatokian. Bost urteko dantzariekin batera helduak ariko dira. 80 minutuko ikuskizuna iragarri dute.