Elementuak aurkeztuko ditu Kalakanek

Guaixe 2015ko mai. 29a, 12:57

Bihar, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrerak agortuta daude.

 

Apirilaren 13an aurkeztu zuen Kalakan taldeak Elementuak diskoa. Aurreko bi urteetan egindako lanaren fruitua da 14 kantuz osatutako diskoa, soilik kontzertuetan erosi daitekeena. Thierry Biscaray Ttirrittek, Jamixel Bereauk eta Xan Errotabeherek Madonnarekin bira egin ondoren talde gisa euren nortasuna berriro opatzen eta euren elementuekin berkonektatzeko lanean aritu dira.

Hala, oinarrietara bueltatu da hirukoa, guztia hasieratik berriz hartuz. Hiruek azaldu dutenez, bigarren diskoan jasotako emaitza “sinplea eta findua” da, “bere erralitatearen aztarna”. 14 konposizioen artean instrumentalak, ahots hutsekoak, euskal kantuen moldaketak eta haien sorkuntzak tartekatzen dira.