Zilarrezko Azkargorta eta Mintegi

Guaixe 2015ko eka. 2a, 11:00

Nafar Kirol Jolasen atletismo finaletan maila bikaina eman zuten

Larunbatean Nafar Kirol Jolasen atletismo finalak jokatu ziren, Iruñean, eta Dantzaleku-Sakana taldeko atletek maila bikaina eman zuten. Kimuen 300 metroko, 600 metroko eta 1.000 metroko finalean bigarrena izan zen Fermin Azkargorta, eta haurren mailan Iker Mintegi bigarrena sailkatu zren ere 500 metrotan eta 1.000 metrotan.