Altsasuko jubenilak lehen mailara igotzeko borrokan jarraitzen dute

Guaixe 2015ko eka. 2a, 11:36

Larunbatean Tuterako Lourdesen kontra galdu zuten. Ezezagun batzuk Tuterakoen autobuseko kristalak apurtu zituzten

Jubenil mailako Altsasu taldea bigarren mailatik lehen mailara igotzeko igoera fasea jokatzen ari da. Larunbatean Tuterako Lourdes izan zuten arerio Dantzalekun. Partida estuan, 0 eta 2 galdu zuten altsasuarrek. Sailkapen orokorrean. Lourdesek 9 puntu ditu, Ardoik 6 eta Altsasuk eta San Migelek 4. Asteburu honetan Altsasuk Ardoi hartuko du, eta igotzeko aukerak izaten jarraitzeko irabazi beharrean daude altsasuarrak.

Autobuseko kristalak apurtu
Tamalez, Lourdesen kontrako partidan futboletik kanpo jazotako gertaera batek hartu zuen protagonismoa. Ezezagun batzuk Tuterakoen autobuseko hainbat kristal apurtu zituzten. Altsasu klubetik gogor gaitzesi zuten gertatutakoa. Foralak alboan zituztela utzi zuten Altsasu Tuterakoek.


Haurren 2. mailako Altsasu Nafarroako txapeldunordea
2. mailako haurren mailan dabilen Altsasu taldeak denboraldi bikaina egin du. Gorka Paskuak zuzentzen duen taldea lehen faseko 2. multzoko txapelduna izan zen. Horrela, 2. faserako sailkatu zen, 1 eta 4 postuak zehazteko multzoan, eta 2. fase honetan bigarrenak sailkatu dira altsasuarrak, asteburuan jokatutako azken partidan Gazte Berriak taldeari 1 eta 2 irabazi eta gero, Enekoren eta Alexanderren golekin. Hortaz, Nafarroako haurren 2. mailako txapeldunordea dugu Altsasu. Zorionak!


Altsasuko kimuak Nanclares torneoko txapelduna
Kimuen mailako Altsasu taldeak Nanclares Torneoan parte hartu du. Palenciari 3 eta 0 irabazi zion Altsasuk, eta aipatu torneoa irabazi du. Zorionak!