XX. Altsasuko BTT Zeharkaldirako izena aurretik eman beharko da

Guaixe 2015ko eka. 3a, 11:22

Ekainaren 14an jokatuko da proba ez lehiakorra eta soilik aurretik eman ahalko da izena, ekainaren 12a baino lehen

Barranka Txirrindularitza Taldeak 20. Altsasuko BTT Zeharkaldia antolatu du ekainaren 14an, proba ez lehiakorra. Aurten, nobedade moduan, bi ibilbide egiteko aukera egongo da, luzea (45 km, 804 metroko desnibela) eta laburra (28 km, 482 m desnibela). Aipatu BTT zeharkaldian parte hartzeko aurretik eman behar da izena, barrankatt.com web gunean, ekainaren 12ra arte. Lehenengoz probaren egunean ez da inskripziorik egingo. 700 pertsonak eman ahalko dute izena gehienez.