Euskararen oasia azokan

Guaixe 2015eko ekainaren 3a

AEKko hainbat ikasle eta irakasle Baratzekobide plazako belardian eman dute gaurko goizaren zati bat. Mintzodromoa egiteko hartu duten haiendako belardia. Taldetxoetan banatuta, gai jakinen inguruan hizketatu dira denbora tarte batez, gero txandakatuz. Ikasitako euskara agerian uzten zuten bitartean AEKko kideek matrikulazio kanpainako eskaintzaren berri ematen zituzten esku-orriak banatu dituzte.