NUPen uda-ikastaro bat hartuko du Altsasuk

Guaixe 2015ko eka. 3a, 19:47

Haurrak auzokonpostagailu gainean eserita, Irurtzunen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) hondakinen kudeaketari buruzko uda-ikastaroko egoitza izanen da Altsasu. Ikastaroa irailaren 8an eta 9an izanen da, astearte eta asteazkenean. Hondakinen kudeaketaren inguruko ikastaroa doakoa da, baina parte hartzeko NUPen www.unavarra.es bidez izena eman beharra dago. Epea zabalik dago eta ikastaroa hasi baino bi egunera arte egonen da izena emateko aukera. Ikastaroa NUPek Sakanako Mankomunitatearen babesarekin antolatu du.

Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroek prestakuntza eta kulturako 30 ekintza proposatzen dituzte ekitaldiaren hamabosgarren edizioan. Kultura, zientziak, historia, arkeologia, psikologia, enpresa eta hezkuntzari lotutako gaiei buruzko 28 monografiko dira.Jardueren zati handiena Iruñean eginen da, nahiz eta ikastaroak beste herri batzuetan ere izanen diren, esaterako, Altsasun.