Maiatzean 47 langabe gutxiago Altsasuko enplegu bulegoan

Guaixe 2015ko eka. 4a, 19:23

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) jakinarazi duenez, Altsasuko enplegu bulegoan 1.279 sakandar zeuden izena emanda maiatz bukaeran. Aurreko hilean baino 47 gutxiago (%3,67ko jaitsiera). Iruñeko Zabalguneko bulegoan izena emanda dauden irurtzundar eta arakildarren datua falta da pasa den hileko ibarreko langabetu kopura izateko. Bestalde, maiatzean Altsasuko bulegoaren bidez itxi ziren 527 lan kontratuetatik 488 behin behinekoak ziren eta 39 besterik ez mugagabeak.

Nafarroan maiatza akaberan lan bila zeunden pertsonak 44.676 ziren, aurreko hilean baino 1.694 langabe gutxiago (% 3,65 jaitsiera). Duela urte bat baino 4.480 nafar gutxiago dago lanik gabe (% 9,11 gutxiago). Sexuaren arabera, gizonen langabeziak % 5,13 egin du behera (-1.085) eta emakumeenak, % 2,42 (-609); hala, 20.084 eta 24.592 langabe daude, hurrenez hurren.

NEZeko jarduneko zuzendari nagusi Imelda Loreak adierazi duenez, "maiatza tradizioz enplegurako hil ona izaten bada ere, aurten azken bost urteotako langabezia-jaitsiera handiena lortu dugu". Azpimarratu du, gainera, une hauetan NEZen duela urtebete baino 4.480 langabe gutxiago dagoela, "20 hilabetez jarraian gertatzen ari den jaitsiera sendotzen duen zifra". Egoera horrek, zuzendari-kudeatzaileak aipatu duenez, "NEZ garatzen ari den enpleguaren politika aktiboak babesten ditu".