Zelandi kiroldegiko bazkide egiteko eskaintza

Guaixe 2015ko eka. 4a, 15:13

Hilaren 21era arte Zelandi kiroldegiko bazkide egiteak abantaila du. Bazkide egin nahi duen pertsonak bazkide den beste batekin lagunduta joaten bada, biek izanen dute onura. Bazkide izan nahi duenak hasierako matrikula ez du ordaindu beharko eta bazkide denari hileko kuota bat deskontatuko zaio (ordainketak egunean izan behar ditu). Bazkide berriak urte baterako konpromisoa hartu beharko du eta lehenago baja emanez gero matrikula osoa ordaindu beharko dute. Ezin izanen dute eszedentziarik ere eskatu.

Altsasuko udal kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Atabo enpresa publikotik jakinarazi dutenez, Zelandi kiroldegiko bazkide izatearen abantailak dira: jardueretan izen emateko lehentasuna eta deskontuak; Dantzalekuko igerilekuetarako sarrera doan eta fisioterapia zerbitzuan prezio merkeagoak eta beste.