Bokata Zelandikoen motxilan

Guaixe 2015eko ekainaren 4a

Haurren artean elikadura ohiturak aldatzea eta gizentasun indizea txikitzeko helburua du Ogitarteko bat zure motxilan kanpainak. BM supermerkatuek sustatu dute, Embutidos Goikoa eta Berlys okindegiaren laguntzaz. Hiruen artean Nafarroako hamar ikastetxeetako ikasleei ogitarteko bana eman nahi diete merendatzeko. Maiatza akaberan Altsasuko Zelandi eskolako ikasleek jaso zuten ogitartekoa. Eta, horrekin batera, gurasoendako kanpainaren berri ematen duen esku-orria, zeinetan ekimenaren web orriaren berri ematen den.