Altsasuko jubenilei hankaz gora jarri zaie igoera fasea

Guaixe 2015ko eka. 9a, 08:47

Ardoiren kontra 4-6 galdu eta gero, igotzeko aukerak zapuztu zaizkio Altsasuri

Jubenil mailako Altsasu taldea bigarren mailatik lehen mailara igotzeko igoera fasea jokatzen ari da. Asteburuan Ardoi izan zuten aurkari Dantzalekun. Partida  Zizurrek 4-6 irabazi zion Altsasuri. Sailkapen orokorrean Lourdesek 12 puntu ditu, Ardoik 9 eta Altsasuk eta San Migelek 4. Asteburu honetan San Migelen kontra ariko da Altsasu.