Larunbatean III. Aritzalekuko Triatloia jokatu zen Lerateko Aritzaleku kanpingean. Helduen mailan bi distantzian jokatu zen proba, sprintean (750 m igerian, 20,5 km bizikletan eta 5 km korrikan) eta distantzia olinpikoan (1,5 km igerian, 41 km bizikletan eta 10 km korrikan). Distantzia Olinpikoan Raul Amatriain gailendu zen (2:11:49). Sakana Triatloi Taldeko Mikel Lakuntza 114.a izan zen helmugan (2:44:08).
Proba nagusiez gain, kategoria txikiko probak jokatu ziren, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriak. Sakana Triatloi Taldeko kideek lan polita egin zuten. Aurrebenjaminetan Alain Razkin lehena izan zen (6:02) eta Ekain Imaz bigarrena (6:23), eta benjaminetan Egoi Lakuntza laugarrena sailkatu zen (10:40). Kimuei dagokienez, emakumezkoetan Nahia Imaz 18.a izan zen (23:24) eta gizonezkoetan Xabier Borrega 17.a (19:11).