Geroa Baik beste alderdiei udaleko organoetan inplikatzea proposatu die

Guaixe 2015ko eka. 10a, 08:10
Javier Ollo eta Uxue Barkos hauteskunde kanpainan emandako mitinean.

Aldeen arteko kontaktuak aste honetan segida dute. Geroa Baik aurreratu du larunbateko udal osaketarako ez diela botorik eskatu.

Altsasuko Geroa Bairen Herriguneak jakinarazi duenez, alkatetza lortzeko erronkari heldu dio. Udalean ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin elkartu zen pasa den astean koalizioa eta guztiei proposamen ireki bera egin ziela jakinarazi du; “ez dugu gobernagarritasun paktu edo akordio finkorik aurreikusten eta, horren ordez, legegintzaldian zehar ekimenak aurrera eramateko akordio puntualak planteatzen ditugu. Horrek errespontsabilitatea eskatzen digu talde politiko guztiei”.

Udalaren eguneroko kudeaketan alderdi guztien inplikazioa nahi luke Geroa Baik. Horregatik, beste alderdiei udal batzordeen presidentziak, udal entitateen kontseiluetan parte hartzea, baita Udala udal-gaineko entitateetan ordezkatzea ere. Bestetik, Tokiko Gobernu Batzarrean alderdi guztiek tokia izateko honako proposamena egin du: alkatea eta Geroa Baiko, EH Bilduko, PSNko eta Goazen Altsasuko alkateorde bana osatzea. Legeak alkateorde gehiago egotea ahalbidetzen ez duenez, UPNk batzordean parte hartuko luke baina ez luke bozik izanen.