Luceñok zinegotzi karguari uko egin dio

Guaixe 2015ko eka. 10a, 21:01
Santi Luceño Arias, erdian.

Altsasuko Geroa Bairen Herriguneak jakinarazi duenez, lan baterazintasun baten ondorioz, Santiaga Luceño Ariasek zinegotzi karguari uko egin dio. Geroa Bairen zerrendetan laugarren postuan zegoen eta zinegotzia aukeratua izan da. Baina legearen arabera ezin du bateratu zinegotzi kargua eta Atabo udal enpresan duen lana. Luceñoren ordez Manuek Bergera Ijurkok hartuko du zinegotzi kargua.

Despeditu den legegintzaldian Luceño NaBai 2011ko zerrendan aurkeztu eta zinegotzi kargua hartu zuen. Legegintzaldi hasieratik 2013ko martxoaren 8ra arte lanpostuari zegokion soldata kobratu zuen, baina zinegotzi lanetan jardun du. Aipatu egunean udala utzi zuen. Orduan adierazi zuenez, ““legegintzaldi hasieratik ez naiz batere eroso sentitu nire bateragarritasun gaiagatik”.