Unai Villalobos laugarrena Espainiako Irristaketa Pista Txapelketan

Guaixe 2015ko eka. 11a, 11:07

Brontzezko domina lortzeko puntu eskas batera geratu zen

Barañainen Espainiako Irristaketa Pista Txapelketak jokatu ziren maiatzaren azken asteburuan. Lagunak taldean dabilen Unai Villalobos altsasuarra laugarrena sailkatu zen haurren mailako sailkapen orokorrean, hirugarrena sailkatu zen Rafael Heredia kataluniarrarengatik puntu eskas batera. 300 metroko erlojupekoan 13 puntu lortu zituen, 500 metroko sprintean 30 puntu, 3.000 puntutan 30 puntu eta 5.000 kanporaketan 27 puntu. Sakana Irristaketa Taldeko Ander Chamorro 17.a sailkatu zen, 43 punturekin.