Erabakitze eskubideari buruzko mahai ingurua

Guaixe 2015ko eka. 18a, 08:05
Angel Oiarbide izanen da mahai inguruaren dinamizatzailea.

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Gure Esku Dago dinamika herritarrak erabakitze eskubidea “herri honetan bizi garen guztion topalekua izanen delakoan ari gara, herritarrok gure etorkizuna erabaki dezagun”. Herritarrak eskubide horren inguruan biltzeko hilaren 21erako ekitaldia antolatu dute Iruñean.

Hori baino hiru egun lehenago, gaur, Gure Esku Dagok Altsasun erabakitze eskubideari buruzko mahai ingurua antolatu du. Ainhoa Aznarez (Ahal Dugu), Jon Maia (bertsolaria eta idazlea), Maialen Etxeberria (Ernaiko Bozeramailea) eta Geroa Baiko kide bat izanen dira hizketan. Dinamikako kide Angel Oiarbide izanen da dinamizatzailea.

On-line elkarrizketa
Mahai-ingurua hasi baino ordu bat lehenago, 18:00etan, Gure Esku Dagoko Angel Oiarbidek www.guaixe.eus bidez jasotako galderak erantzunen ditu. Animatu eta zure galdera bidali.