Alde Zaharreko auzokideak elkarrekin festan

Guaixe 2015ko eka. 12a, 11:17

Hirugarren urtez jarraian Alde Zaharreko auzotarrak euren festa ospatzera elkartuko dira bihar. Festaren ardatza bazkaria da eta hartan 120 auzotarretik gora elkartuko dira. Ondoren musika, zortzikoa eta giro alaia ziurtatuak izanen dira. Gainera, egin dezakeen euriari aurre egiteko prest daude, aurreko bi edizioetatik gelditutako potearekin 80 bat pertsonarendako aterpea ematen duen karpa erosi baitute. Gainontzekoendako aterpea ere eskuratu dute.