Autoak harrapatutako bi haurrak hobe

Guaixe 2015ko eka. 15a, 17:16
Istripua Foruzaingoak ikertu zuen.

Elkarrekin jolasean ari ziren zazpi urteko bi haur harrapatu zituen auto batek larunbatean, 13:24 aldera. Ferialdeko kalearen 25. zenbakiaren parean izan zen ezbeharra. Haurrak korrika atera ziren gidaria ustekabean hartuz. Bi haurretako bat helikopteroz eraman zuten ospitalera bi hanketan hezur hautsiak zituelako. Egunean bertan ebakuntza egin zioten. Bigarren haurrak kolpe ugarirekin eta hezur hautsiren batekin anbulantzian eraman zuten ospitalera. Biak ere euren zaurietatik onera egiten ari dira. Bigarrena, dagoeneko, etxean da.