Larunbatean Altsasu Memoria ekimenak Altsasuko errepaso historikoaren bigarren fasea aurkezten zuen, 1950etik 1992ra bitarteko garaia barnebiltzen duena. Ekitaldia jendez mukuru bete zen Iortiako areto handian ospatu zen. Emanaldiaren lehen zatian 1950etik Frankismoaren amaierara bitarteko urteak hartu ziren hizpide, besteak beste, FASAko grebari, euskal folklorearen jazarpenari, euskal sindikatuen sorrerari eta ikurrinen agerpenari aipamen eginez; bigarren zatian, bere aldetik, bertaratutakoei post-frankismoko egoeraren berri eman zitzaien, herrian gerra zikinak eta polizia-gehiegikeriek utzitako ondorioak azalduz.
Gertakizunen kontaketa aurkezleen azalpenak eta garaian garaiko zenbait protagonisten testigantzak tartekatuz egin zen. Hortaz landa, musikak eta dantzak ere izan zuten bere tartea: ekitaldian parte hartu zuten Enrike Zelaiak -dantzari talde batek lagunduta-, Zubi Ondo abesbatzak eta Arrebote taldeak. Horrela, oroimen historikoa giro paregabe batean landu zen.