San Joan menua: sua, jatekoa, iratzeak eta abardiak

Guaixe 2015ko eka. 23a, 13:37

San Joan ermita ondoan gaur piztuko den suarekin batera, makina bat su izanen dira Altsasun barna piztuko direnak. Haien gainean salto egin eta afaria prestatzeko erabiliko dira. Altsasuko Udalak jakinarazi du zorua babestu eta ez izorratzeko ezinbestekoa dela are gainean egitea sua. Area behar duenak honako tokietan izanen du eskuragarri: Pilotajauku, Amandrea (hilerria), Zubeztia, Zelai-San Joan bidegurutzean, Intxaurrondo plazan, Idertzegain, Amaia, Zumalakarregi plaza eta kultur gune parean.

Bihar goizean, San Joan egunean, Altsasuko makina bat etxek iratze alfonbra izanen dute sarreran. Bestalde, balkoietan abardiak jarriko dira. Lizar adarrak maite diren pertsonen balkoian jarriko dituzte eta makalak horren gustuko ez dituztenen etxeetan. Udaletik ohitura hori sustatzeko lehiaketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek iortia@altsasu.net helbidera bidali ditzakete argazkiak hilaren 27a baino lehen. Asteazkenean, ohi bezala, afariak izanen dira.

Garagarrilak 23, asteartea
17:30ean Txupinazoa, trikitilariak lagunduta. Loretsua zirkuaren emanaldia eta haurrendako sorpresak. San Joan plazan.
19:00etan Txokolate jana Beti Jai bikoteak girotuta.
19:30ean Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, San Joan ermitara abiatuko da.
    Sua piztea, dantzariak, fanfarrea eta auzatea, Foru plazan. Egubera taldea.
20:00etan Auzatea.
20:30ean Festaren hasiera: San Joan ermitan sua piztea. Herriko suak pizteko etxajua. Kalejira eta auzatea Foru plazaraino.
21:30ean Beti Jai bikoteak eta Sakaranga txarangak suak dauden kaleak girotuko dituzte gauean zehar.
23:00etatik 2:00etara Danzaldia Tsunami taldearekin, San Joan plazan.

Garagarrilak 24, asteazkena
20:00etan Zortzikoa, Altsasuko Txistulariekin, eta auzatea plazan.
22:30ean Dantzaldia Haize Berriak bandarekin, Foru plazan.