Garcia de Eulate 55.a Lekeition

Guaixe 2015eko ekainaren 22a

Sergio Garcia de Eulate.

300 triatleta baino gehiago lehiatu ziren eta Jake Birtwhistle eta Gwen Jorgensen gailendu ziren

300 triatletek baino gehiagok hartu zuten parte XXIII. Lekeitioko Triatloian. 750 m igerian, 21 km txirrindulan eta 5 km korrikan egin behar izan zituzten. Jake Birtwhistle (56:19:00) eta Gwen Jorgensen (1:03:49) izan ziren onenak. Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate 55.a sailkatu zen (1:07:11) eta bere taldekide Juan Luis Maiza 117.a (1:11:33).