San Pedrozelai bilgune

Guaixe 2015ko eka. 29a, 08:09

Altsasuarrek egun handia ospatuko dute gaur. 10:00etan udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, San Pedroko zelairako bidea hartuko du. Hara iritsi eta auzatea izanen da. Zortzikoa dantzatzeko aukera izanen dute batzuk. Besteak bazkaria prestatzen, zelaiko tabernetan poteatzen edo mezan egonen dira.

14:30 aldera mahaira eseriko dira lagun taldeak. Aurretik prestatutako arkume eta bestelako jakiak dastatzera. Asko mahaitik altxatzerako 17:00ak izanen dira. Udalbatzak zelaian barrena agurra eginen du eta ondoren puruen banaketari ekinen dio. Egiteko horien ondoren alkateak zortzikoa dantzatzeko txanda iritsiko da. Zelaikoa jaso eta etxerako bidea hartzen dutenek 20:00etatik 1:00etara Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izanenen dute plazan. Askok zelaiko tabernetan poteoa luzatuko dute eta eguraldiak lagunduz gero afaltzera geldituko denik izanen da ziurrenik.

Oharrak
Udaletik jakinarazi dutenez, 10:30erako zelairako bidea itxita egonen dela eta autoz joan nahi duenak Urdiaindik abiatu beharko duela. Ordu horretatik aurrera autoak udal igerilekuetan eta aldameneko futbol zelaian aparkatzeko aukera izanen da. Mugikortasun mugatua dutenek bakarrik izanen dute pasatzeko aukera.

Ingurumena zaintzeko deia egin du udalak, guztia joaterakoan bezain garbi uzteko. Horregatik, zelaian barna jarritako edukiontziak eta kontainerrak erabiltzeko eskatu du. Aldi berean, suak partekatzeko deia egin du. Suak zuhaitz txikien ondoan ez egiteko eskatu du ere.