Diru-laguntza Sunsundeguiren I+G proiektuetarako

Guaixe 2015ko eka. 26a, 16:19

Jose Ignacio Murillo autobus baten aurrea. Argazkia: www.sunsundegui.com

Sunsundeguik jakinarazi duenez, enpresaren bi proiektuk Nafarroako Gobernuaren Ikerketa eta Garapen teknologikoaren diru-laguntzak jaso dute. Europako Feder 2014-2020 programaren bidez erdibana finantzatutako diru laguntza da Altsasuko enpresak jaso duena. Nazioarteko merkatuetarako hiri autobus modelo berriak eta Autobusendako karrozatu garapena dira lagundutako proiektuak.

Bestalde, Sunsundeguiko buru Jose Ignacio Murillok aurreratu du aurten ekoizpena %30 haztea espero dutela. SC5 eta SB3 autobus modelo berriek harrera ona izan dute merkatuan eta, horregatik, ekoizpen planak aurreratu dituzte. SC5 autobusa Espainiara, Israelera eta Erresuma Batura saltzen ari dira. Murillok aurreratu duenez, urteko lehen seihilekoan 150 autobus ekoiztuko dituzte eta urte akaberarako 290 unitatera iristea espero dute. “Halako hazkunde azkarrak zailtasunak dakartza, baina ongi etorriak”.

Bestalde, Erresuma Baturako SB3 autobusaren eskola garraiorako bertsioa urteko azken hiruhilerako prest izan nahi du Murillok. Bitartean, joan den urtean aurkeztutako bi autobus modeloen luzera guztietako eta sarrera errazeko bertsioak egin dituzte Sunsundeguin.