Rockanroll dosia

Guaixe 2015ko eka. 26a, 12:07

Altsasuko Urtzi tabernak 25 urte bete dituela eta larunbatean, 23:00etan, urteurrena ospatzeko kontzertua antolatu du. La Banda del Jefe Bigun talde sakandarrak, Rikardo Aretak, Ismael Katak, Longi Anduezak eta Ibai Hernaizek osatzen dute taldea, rock and roll klasikoen bertsioak joko ditu: Tequila, Miguel Rios, Rolling Stones, Deep Purple, Barricada edota AC/DCrenak. 70eko eta 80ko hamarkadetako rock doinuen zaleendako hitzordua.

Bestalde, egun eta ordu berean Altsasuko Gernika tabernak Barakaldoko The Long boards taldearen kontzertua hartuko du. Surf-rock instrumentala jotzen duen hirukoak hiru disko argitaratuk ditu.