Sociedad Deportiva Alsasuaren Asanblada gaur

Maider Betelu Ganboa 2015ko eka. 26a, 07:57
Asanbladan futbola ere izanen dute hizpide.

18:25ean, Iortia Kultur Guneko gela txikian

Sociedad Deportiva Alsasua-Altsasuko Kirol Elkarteak bazkideendako batzar orokorra eta ez ohikoa deitu du gaur, garagarrilaren 26an, ostiralean, 18:25ean Iortia Kultur Guneko gela txikian. Asanblada garrantzitsua dela adierazi dute. Gai zerrenda ondokoa izango da: aurreko batzarraren aktaren irakurketa eta onarpena; kontuen irakurketa eta onarpena; balantze ekonomikoa; egitarauaren, kideen kuotaren eta aurrekontuen onarpena; galde-eskeak; eta juntako hautagaien aurkezpena eta talde eragilearen hautaketa.