V. Sakana Burunda lasterketa abiatu da

Guaixe 2015ko eka. 27a, 09:09

Pablo Urtasunek eman dio hasiera lasterketa ez lehiakor honi goizeko 8:30etan. Gaurkoan 156 txirrindularik eman dute izena eta bi ibilbide dituzte aukeran, luzea 124KMkoa eta laburra 95KMkoa. San Migueleko igoera kronometratuta egongo da eta hori izango da neurtuko den denbora bakarra, saria ere izango duelarik. Bukaeran paella erraldoi batekin gozatzeko aukera izango dute baita hainbat sariren zozketan partu hartzeko aukera ere.