San Pedron giro ederra

Guaixe 2015ko eka. 30a, 08:47

Eguraldia lagun, giro ederraz gozatu zuten atzo altsasuarrak San Pedro egunean. Erromeriarako udalak eramandako ardo kupelen ondoan eguneko omenaldia egin zen. San Pedrora txistulari gisa 47 alditan joan den Cruz Mari Martinez omendu zuten haren kideek. Txistulari baten irudi bat eman zioten oroigarri gisa. Martinezek Altsasuko beste txistulari handi baten marka berdindu du, Ramon Del Fraderena hain zuzen ere.