Ulaiarko Erkuden eguna

Guaixe 2015ko uzt. 11a, 09:12
Altsasuarrak Erkudengo ermita inguruan.

Ermita txiki batean altsasuarrek duten igurai ona da Erkudengo Ama. Haren irudia urte guztian egoten da ermitan, baina hilaren 2an herrira, elizara ekarri zuten. Orduz geroztik, egunero, 20:00etan mezan bederatziurrena egin da. Hura bukatzearekin batera, Erkudengo Amaren irudiak bere etxera buelta eginen du.

Bihar izanen da. 9:30 aldera altsasuarrek irudia bizkar gainean hartu eta ermitarako 3,5 kilometroak osatuko dituzte. Meza 11:00etan izanen da ermitan. Hura despeditzeko, urtero moduan, Ama Birjina Erkudengoa abestia kantatuko da.

Elizkizuna egin eta gero, udalak ardoa banatuko du. Altsasuarrek gosaltzeko eraman dituzten puskak bultzatzeko balioko du edariak. Jatekoen ondoren, zortziko, jota eta porrusalden txanda izanen da. Lagun taldeak bazkaltzera elkartuko dira gero.