Ur festa goxoa prestatu dute igerilekuan

Guaixe 2015ko uzt. 16a, 08:57

Gaur, 21:00etatik aurrera, Dantzalekun.

Irurtzungoaren eta Etxarrikoaren ondoren Altsasuko ur festa goxoaren txanda izanen da ostegunean. 7. edizioa du dagoeneko. 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako eskaintza da ur festa gozoarena. Haren bidez, sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta aberasgarria eskaini nahi die. Izan ere, Gozamenez programak gazteen artean sexualitateari buruzko hausnarketa eta arlo ezberdinen inguruko eztabaida sustatzea du helburu. Horregatik, publikoak eta ohikoak diren espazioetan sexualitatearen presentzia azaldu nahi du. Sakanako Gozamenez Batzordeak antolatu du festa, Altsasuko Udalaren eta Iruñeko Gozamenez Batzordearen laguntzaz.

Egitaraua
21:00etan aurkezpena.
21:00etatik 24:00etara bainua eta ur jokoak.
22:00etan Ogitartekoa eta edaria (3 euro).
22:30ean Batukada erakustaldia. Behar bereziak dituzten Sakanako gazteak.
23:15ean La banda del jefe Bigun.
24:00etan Txokolate beroa dastatzea.