Herri mugimenduak festak prestatzeko batzarra deitu du

Guaixe 2015ko uzt. 16a, 07:59

Gaur, 19:00etan Altsasuko Gure Etxea eraikinean izanen da.

Beste hainbati bezala, Altsasuko herri mugimenduari ere festak antolatzeko ordua iritsi zaio. “Festa herrikoi, parte-hartzaile eta alaietan” sinesten dute mugimenduko kolektiboetako kideek, “herritik herriarendako” festetan hain zuzen ere. Hori dela eta, “ezinbestekoa ikusten dugu gazte zein helduak elkartu eta guztion gogo eta indarrez hausnartu eta ideiak aurrera eramatea”.  

Herri mugimenduko kideen iritziz, “arrazoi batengatik edo besteagatik, azken urtetako festetan jendearen parte hartzea gutxitu egin dela ikusi dugu”. Horregatik, herri mugimenduko kolektiboek elkarlanean aritzeko deia luzatu dute. Elkarlana bideratzeko “modu eraginkorrena batzar irekia antolatzea” dela uste dute, eta, horregatik, herri mugimendutik gaur, 19:00etan, eginen den asanbladan parte hartzera deitu dute.